XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etorkizuneko hiri hedapenaren plangintza, autoritate lokal eta hiritarren eskuetan uzten bada ere, gobernu nazionalak terrenuaren erabilera bateratsuaren erizpideez balia daitezke, garraio lokal eta erregionalen proiektuak indartzeko.

Tren proiektu lokal batek edota hobekuntza handiagoko beste garraio batek fondo nazionalak jaso ditzan, hazkuntza bateratsua ziurtatuko duten neurriekin joan beharko du.

Zonaketa kodeek, tren geltokien eta tren lineen inguruko dentsitate altuko garapena gida dezakete.

Plangintza adituei zenbait pizgarri eman dakizkieke etxebizitza, denda eta bulegoak leku zehatzetan egin ditzaten.

Agian, ordea, garrantzitsuagoa litzateke tren plangintzaile eta erregioko terrenu erabileraren plangintzaileei elkarlanean aritzea eskatuko balitzaie sistima osoaren diseinuan.

Zenbait hiri handik halaxe egin dute, eta tren sareetan inbertitzean hiriaren hazkundea abantaila bihurtu dute, eta garapena, tren lineen inguruan bidaiariak konzentratzean datza.

Paris, Hamburgo, Estokolmo eta Toronton tren korridoreek terrenuaren erabilera bateratsua eta eraginkorra bultzatzen lagundu dute.

Ingurune horiek, beste hiri batzuk baino menpekotasun gutxiago dute kotxearekiko -trenaren erabilera handiagoaz gain, txirrindularitza eta oinez ibiltzea ere bultzatu direlarik bertan.

Gainera, hiri erakargarritasuna eta bizi-kalitatea mantendu dituzte, tren lineak, oinezkoentzako garapen komertzial eroso eta dentsitate altuko bulego eta egoitza guneen ardatz gisa erabiliz.

Trenaren erabilpena igotzeko estrategia horiekin batera, gobernuek, trenarekiko konpromezuak dakarren sari ekonomikoa handitu dezakete, bertako industriak, ekipamendu beharrezkoa produzitzeko erabiliz.

Hori garrantzitsua da bereziki, balio handiko oinarrizko Industria sustatzen saiatzen diren herrialde azpigaratuentzat.

Mexiko, adibidez, bere metro bagoi gehienak egiteko gai izan da.

Eta, autoa jende gutxiren eskueran dagoen herrialdetan, tren bagoien produkzioak etxeko auto industria ezartzen saiatzean baino arrisku ekonomiko gutxiago eskaini ditzake.

Ekialde Europako zorretan murgildurik dauden kapital gutxiko herrialdeek, eta Sobiet Batasun ohiak, trenen ekipamendua hornitzeko ahalmen handia dute.

Ekialdeko Alemania ohiak, batez ere, tren bagoiak egiteko trebetasun harrigarria du, esportatzeko ere produzitu ditzakeelarik.

Txekoslovakiak ere, antzeko aukera ekonomikoa du Pragako hiringuran kokatua dagoen tranbe bagoi lantegi bat dela eta.

Mendebaldeko Europan bi enpresa talde bederen lantegi horrekin lan egiteko interesatuak daude, bertako soldata txiki eta langileen trebetasuna dela eta tren arineko ibilgailuak egiteko.

Herrialde industrializatuek ere, tren bagoi manufakturaz balia daitezke.

Estatu Batuak, behinola bidaiarientzako tren bagoien eraikuntzan liderra, berriro sar liteke merkatuan, altzairu produkzioa bezalako industri astunen beherakadan bere lanpostua galdu duten langile trebeak enplegatuz.

San Francisco inguruan, adibidez, Kalifornia bagoi berria bi pisutako bidaiarientzako bagoia egingo duen lantegi bat eraikiko da.

Manufakturarako beharrezko egitura batzuek bertan daude oraindik, berpiztua noiz izango ote den zain.

Chicagon, Pullman merkantzia bagoi lantegi zahar bat irekiko da berriro, bi pisutako 173 tren bagoi produzitzeko eta Chicagoko eguneroko bidaiari trenen gestio entitatearentzat jadanik dauden 140 bagoi berregiteko.

Tren ekipamendua produzitzeak, halaber, gerra hotzaren amaiera ezkeroztik soberan dauden defentsa industrien erabilera, gizartearekiko produktibo bihurtzeko aukera eskaintzen du.